XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zan orrela gertatu. Kezkaturik zeukaten errege-naia, Nocedal'tarrek Elizarekin zerabilzkiten ixkamillek.

On Karlos, beretarren Karlos VII'a, ez zenuan iñoiz mentalitate estuko gizakumea izan.

Zentzuzko liberaltasunetik bertago ibilli zan beti, integrismokeritik baiño, aren pentsaera.

Orain gaiñera, integrismoa mardultzen ari zan urte auetan, Navarro Villoslada naparraren itzala zebillen errege-nai aren gaiñean, eta biziro onuragarria izan zitzaion itzal ura, tajuzko gizon egokia bait zan benetan Biana'n jaiotako politikari yayo eta izlari ta idazlari ospetsu au.

Bera egin zuan On Karlos'ek Alderdi Tradizionalistaren Zuzendari.

Integristak neurrira erakartzea izan zan Navarro Villoslada'ren aurreneko ardura.

Alperrik! Zailki bait zezakean berak, Leon XIII'ak lortu ez zuana jardetsi.

Ez zan ikaratu; bere esanera makurtu nai ez zutela ikusirik, Alderditik jaurti zituan 1888'an El Siglo Futuro eta beste 25 izparringi.

Izparringi oiek oiñarritzat artu-ta eraiki zuan urte ortan Ramón Nocedal'ek Alderdi Integrista; El Siglo Futuron idatzi zuanez.

Ortik sortu zitzaien izena: Integristas, osotasun-zaleak.

Emendik aurrera ez dira integristen etsairik gorrotatuenak Alexander Pidal'en los mestizos izango, Navarro Villoslada'ren tradizionalistak baizik, eta auei ekingo diete amorruz izparringietan ozkaka.

Tradizionalistentzat ordea, biak izanen dira etsai: mestizuak eta integristak; aiek, On Karlos utzi-ta erregetzat Alfontso XIII'a ezagutzen zutelako, auek, integristak, alderdiaren txeetzaille ziralako.

Borroka bikoitz ori giartsu aurrera eramatearren eraiki zuan On Karlos'ek, El Siglo Futuroren ordez, El Correo Español izparringia.

(García Villoslada). Gotzaiek, mestizuen aldekoak ziran.

Apaizak, karlistak: Ramón Nozedal'en Integristeen aldekoak, batzuk; Navarro Villoslada'ren tradizionalisten alderdikoak beste batzuk.

Praille-jendea, integrista zenuan.

Agustindarrak bakarrik irabazi aal izan zituan Rampolla'k bere asmoak aurrera ateratzeko.

Muzin egin zioten beste guztiek, iñakitarrek batez ere, eta ori, Nuntzioak Josulagundiaren buruzagiekin aurretik itzegin zuala!.

Beste toki batean aipatu ditugu eta ezagunak dituzu Rampolla'k Erroma'tik ekarri zituan asmoak: Alfontso XII'aren inguruan pakea ta baretasuna edatzea, ta karlisten eta liberalen arteko gudu zitalak bein betirako eragoztea.

Eta, baita, katolikoen arteko adiskidetasuna nolabait lortu zitekean (...).